Nola funtzionatzen dugu?
Eredu kooperatibo baten bitartez bazkide guztion artean kudeatzen dugu baratzea.
Erabakiak batzarretan hartzen ditugu eta lan taldeka banatzen gara.
Soldatapeko langile bat dugu eta berak eusten dio egunerokoari. Gainerakook, gure ahalmena eta konpromezuaren mailaren araberako lana egiten dugu, eta egite ditugun txanda kopuruaren araberako kuota bat ordaintzen dugu.
Kuota hauen bidez langilearen soldata bermatu eta proiektuari eusten laguntzen da.
*Kuoten berri jaiteko jarri gurekin harremanetan.
Zer da txanda bat?
Bazkide bakoitzak hautatutako egunean baratzera lanera joatea.
Ze egin behar dut txanda dudanean?
Larunbat goizean baratzera joan eta bertan, dagokizun txanda-laguntzailearekin saskiak prestatu eta lantxo desbedinak burutuko dituzue elkarrekin.
Zer ‘lantxo’ dira horiek?
Momentuan, garaiari dagozkionak: Guneren bat garbitu, lurra prestatu, mantendu, lanak burutu…
Bazkidetu Zaitez
Ematen dizkiguzun datuak Sorburu Baratza Elkartearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Elkarteko bazkideen datuak kudeatzeko sortutako fitxategia da, eta bere helburua Sorburu Baratza Elkartearen xede soziala betetzea izango da.
Edozein unetan erabil ditzakezu datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko dituzun eskubideak; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez; Horretarako Sorburu Baratza Elkartearekin harrematan jartzeko sorburu_baratza@riseup.net helbide elektronikora idatziz.