Abenduaren 14ean larunbatarekin urtero bezala babarrunen aletze festa ospatuko dugu. Egun honetan 11:00ak aldera hasita bazkideak eta Sorburu baratzea ezagutu nahi duzuenak elkartuko gara eta bildutako babarrunak (beltzak, zuriak eta gorriak) aletzeari ekingo diogu. Aukera paregabea baratzea eta baratze-zaleak ezagutzeko eta hamaiketako eder bat egiteko. Ez ahaztu seme-alabak eta bilobak ekartzen. Primeran pasatzen dute.